ANE BARRIOS, BIZKAIKO SUB16 TXAPELKETAKO TXAPELDUBORDE 300M.L.-ETAN
Asteburu bikaina izan da Ane Barriosentzat Durangon jokatutako Bizkaiko Sub-16 Txapelketan. Berango Atletismo Taldeko atletak zilarrezko domina lortu zuen 300m.l.-etan, eta, gainera, bere marka pertsonalak hobetu zituen 100m.l. eta 300m.l.-ko probetan.
Denboraldi osoan zehar izan duen hobekuntza islatzen duen emaitza bikaina.
Zorionak,
Ane!
