Emaitza bikainak lortu zituen Berango Atletismo Taldeak larunbatean Durangon ospatutako Euskadiko Txapelketa Absolutuan.

Tomás Friso, Asier Gordoa, Jon Zamalloa eta Aiur Herrerak osatutako gizonezkoen 4x100m errelebo taldea Euskadiko txapeldunorde izan zen, 44.40ko marka bikainarekin.

Bestalde, Leizuri Paul, Ane Barrios, Uxue Garai eta Sandra Gorrochategui izan ziren emakumezkoen taldeko kideak, eta 7. postua eskuratu zuten 50.12ko denborarekin.

Zorionak guztiei egindako lanagatik!