SANTA ANAKO HERRI KROSAREN IZEN-EMATE EPEA ZABALIK
Santa Anako Herri Krosean izena emateko epea zabalik dago jada. Lasterketa datorren uztailaren 24an egingo da, Santa Ana auzoan (Berango).
Ordutegiak honako hauek izango dira:
- 18:45ean – 5 eta 7 urte artekoak (400 m)
- 19:00etan – 8 eta 15 urte artekoak (800 m)
- 19:20an – Helduak (3.600 m)
Izena emateko epea uztailaren 23ra arte egongo da zabalik webgunean, eta baita probaren egunean bertan ere, hasiera baino 30 minutu lehenago.
IZEN-EMATEAK

