- Berango Nazioarteko Milia izen-emateen hurrengo irekiera

Berango Nazioarteko Milia martxan da jada eta oso laster zure dorsal ziurtatu ahal izango duzu. Irailaren 17an ofizialki irekiko dira izen-emateak.
Urtez urte, Berangoko Miliak goi-mailako atletak, korrikalari herrikoiak eta etorkizuneko promesak biltzen ditu, emozioa, abiadura eta errino kaleetan giro paregabea uztartzen dituen hitzordu batean.
- IRAILAREN 15EAN ENTRENAMENDUEN HASIERA

Etor zaitez gurekin entrenatzera!
Denboraldi berriari ilusioz eta pistara itzultzeko gogo handiz ekingo diogu.Zuk ere korrika egitea, salto egitea edo jaurtitzea gustuko baduzu, hau da zure lekua!
📅 Hasiera: Irailaren 15a, astelehena📍 Lekua: Fadurako Kiroldegiko Atletismo Pista⏰ Ordutegia: 18:00etan
Berria zara? Zatoz probatzera, konpromisorik gabe!Goza ezazu kirolaz!
Informazio gehiago:
[email protected]; 687880159 (Aitor); 685764322 (Amaia)
ENTRENAMENDU ORDUTEGIA
- Aiur Herrera, Espainiako Sub-16 Txapelketako 5. sailkatua

Aiur Herrerak Espainiako Sub-16 Txapelketan bosgarren postu nabarmena lortu du, asteburu honetan Gijonen ospatutako lehiaketan.
Kanporaketetan, Aiurrek 100 metro lauetan 11.19 segundoko marka pertsonal berria ezarri zuen, oso maila onean dagoela erakutsiz eta saio bikaina eginez.
Hemendik zorionak eman nahi dizkiogu emaitza bikain honengatik, eta ilusio berarekin lanean jarraitzera animatu. ZORIONAK!!!
- 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa. XIXON.

Asteburu honetan 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa ospatuko da Xixoneko (Asturias) C.D. Las Mestas atletismo pistan. Gure atleta, Aiur Herrera, 100 metro liso proban lehiatuko da. Zorte on!!!
- Aiur Herrera, Euskadiko Sub16 Txapelketako txapeldun bikoitza Mendizorrotzan

Aiur Herrera atleta gaztea, Berango Atletismo Taldeko kidea, berezko argiz distiratu du asteburu honetan Mendizorrotzan (Gasteiz) jokatutako Euskadiko Sub16 Txapelketetan, Euskadiko txapeldun bikoitz izendatuta. Aiurrek nagusitasunez irabazi zituen 100 metro lauak eta 300 metro lauak, bi probetan marka pertsonalak lortuz, bere talentu eta etorkizun oparoa baieztatuz bai euskal atletismoan bai estatu mailan.
¡Zorionak, Aiur!.
- Espainako short track txapelketak

Asteburu honetan 16 urtez azpiko Espainiako Short track txapelketak ospatuko dira, Ourenseko pista estalian. Aiur Herrera atletak 300 metro leuneko proban parte hartuko du.
Zorte on!!!!
- P.L.P.Durangon

Landakoko instalazioetan Berangoko kirolariek hartu zuten parte. Leizuri Paul atletak bere marka pertsonala jaitsi du 60 metrotan, 7"99 lortuz.
https://youtu.be/KvRG502zb8U?si=mP_fswPi1QBWdVQf
- Unax Blanco marka pertsonala

Unax Blanco lehiatu da gaur arratsaldean Donostiako pista estaliko p.l.p batean, eta 51″76-ko marka egin du, bere marka pertsonala gaindituz. Denboraldi hasiera ona, Enrique Castelo entrenatzaileak prestatutako atleta gaztearentzat
https://youtu.be/A17_zR6GSTc?si=yuFs0vlOpsLw7Ns9
- 36 BERANGO NAZIOARTEKO MILIA ZUZENEKOA
- 36 BERANGO NAZIOARTEKO MILIA ZUZENEAN