Familia agurgarriak:
Bizitzen gauden salbuespen egoera honetan orain dela urtebete imajina ezin genitzakeen neurriak hartu behar izan ditugu. Neurri horiek guztiak zailak izan dira denontzat, baina bereziki etxeko txikientzat. 2020-2021 denboraldia hasteko aukerarik ez dugu izan, Bizkaiko Foru Aldundiak eskola kiroleko jarduera oro bertan behera uzteko erabaki zaila hartu zuenez gero. Hala eta guztiz ere, kirolak umeen sozializazio-prozesuan ez ezik, osasunean ere duen garrantzia kontuan izanik, kirolera bueltatzeko neurriak hartzen ari gara, Bizkaiko Foru Aldundiak garatutako protokoloa jarraituta. Entrenamenduetara buelta ahalik eta segurtasun handienarekin egingo dugu. Hori dela eta, adingabekoak Berango AT-rekin entrenamenduetara bueltatzeko ezinbestekoa da klubeko eta Aldundiaren protokoloak irakurri eta adingabekoen gurasoek eskola kiroleko jardueretan parte hartzeko baldintzak eta prebentzio-neurriak ezagutzeko, onartzeko eta haiekin konprometitzeko dokumentua sinatzea. Informazio hori guztia klubeko webgunean aurki dezakezue.
Adingabeak entrenamenduetan apuntatzeko, mesedez, dokumentuak ondo irakurri eta gurekin jarri harremanetan. Aldundiak baimena eman bezain laster hasiko ditugu berriro ere entrenamenduak, bien bitartean, asko zaindu.
Berango AT
https://www.berangoatletismo.com/wp-content/uploads/2020/03/Coronavirus.jpghttps://www.berangoatletismo.com/wp-content/uploads/2020/03/Coronavirus-175x175.jpgAitor CancioBlogaFamilia agurgarriak: Bizitzen gauden salbuespen egoera honetan orain dela urtebete imajina ezin genitzakeen neurriak hartu behar izan ditugu. Neurri horiek guztiak zailak izan dira denontzat, baina bereziki etxeko txikientzat. 2020-2021 denboraldia hasteko aukerarik ez dugu izan, Bizkaiko Foru Aldundiak eskola kiroleko jarduera oro bertan behera uzteko erabaki zaila hartu zuenez...Somos la milla